XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hizkuntza hori bapatekoa izango da, biziagoa eta hizkuntza mintzatutik askoz ere urreagoa.

Zentzu honetan, kazetari-munduan gure urritasuna larria da, profesionalei dagokienez.

Oro har, eta bataz beste profesionaltasunaren eta euskararen ezagupenaren arteko tartea izugarria da.

Lehenengoek behin eta berriz esango dute gaitasunari eman behar zaiola lehentasuna.

Euskal ikuspegi batetik, aldiz, lehentasuna hizkuntzak berak du.

Ikuspuntu bion arteko erasoa ez da berria, kronikoa baizik; nik dakidanez, hogei urtekoa gutxienez.

Nik, guk, zer nahi genukeen begibistakoa da.

Baina experientzia profesionala eta euskararen gaitasuna beren baitan bil ditzaketen kazetariak banaka batzu besterik ez dira.

Besteak beste, gure gaurregungo euskal kazetaritza eta orain dela hogei urteko euskal irakaslegoa, hor nonbait, antzerako.

Beste arazorik ere bada.

Euskal kazetari gazteek, ikastola munduan hasi eta heziek, gehienetan euskalki bakar bat baizik ez dute ezagutzen; hizkuntzarekiko baliabide urriak dituzte.

Estilo guztiz literarioa dute, barrokoa, ez batere zuzena.

Ahozko hizkuntza mintzatuaren eta literarioaren artean hautatzerakoan, beti azken hau hartuko dute.

Kasualitatez, beti zailena.

Gezurra dirudien arren, kostatu egiten zaie albisteak beren gurasoek ulertzeko eran erredaktatzea.

Didaktismorik ez da inon sumatzen.

Paradoxa bada ere, kazetari batzu ez dira, euskara mailan, minimoetara iristen, eta beste batzu harrapatu eta pasa egiten dira.

- Programetan parte hartzen duen jendea

Herriko jende xehearen agerpenak telebistan hiru gauza erakusten dizkigu oraingoz: BAT - Askok eta askok zein zailtasun haundiak dituzten beren ideiak euskaraz argiro eta zehazki adierazteko.

BI - Herri-hizkuntza ez dela bat bakarra, ugaria eta sakabanatua baizik.

Guztiok dugu zer ikasi eta zer errespetatu.

HIRU - Hizkuntza berriemailea zenbaitek uste baino teknikoagoa dela.

Eta hainbatek ez duela oraindik belarria ohitua.